470.000 enpresa baino gehiagok dute konfiantza FREMAPen

Zifra horrek zenbaki bat baino askoz gehiago islatzen du: Espainiako mutua lider baten sendotasuna, esperientzia eta erantzuteko gaitasuna erakusten ditu.

Ia milioi erdi enpresaren konfiantzak esan nahi du FREMAPek kudeaketa eredu eraginkorra, laguntza sare zabala eta kalitate goreneko osasun eta administrazio arreta eskaintzen dituela.

  • Eskatu Gizarte Segurantzaren sisteman izena emateko. Sartu  SEDESS
  • Kontingentzia profesionalak (LI eta LG) estaltzeko Mutua laguntzailearen atalean, adierazi FREMAP 061, markatu aldi baterako ezintasuna (hala badagokio). 

1. Eskatu baja Gizarte Segurantzaren zure egungo mutua kolaboratzaileari, bazkidetze-agiria iraungi baino gutxienez hilabete aurretik, honako honen bidez:

  • Baja-eskaeraren gutuna, sinatzen duen enpresako pertsonaren berariazko identifikazioarekin: izena, NANa eta kargua.

2. 1622/2011 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorrak ezarritakoaren arabera, langileen enpresa- edo ordezkaritza-batzordearen txosten ez loteslea lortu beharko du enpresak, organo horietakorik ez denean izan ezik:

  • Langileen enpresa- edo ordezkaritza-batzordearen txostena (batzordea badago).
  • Langileen batzorderik ez denaren egiaztagiria (batzorderik ez badago).

3. Bete FREMPen bazkidetzea proposatzen duen dokumentua zeure enpresaren datuekin.

4. Lortu zure aurreko mutuan baja ematearen egiaztagiria.

5. GSDOra, CASIAren bidez (RED sistemako Erabiltzaileen Arreta Zerbitzua), honako dokumentazio hau bidaltzea:​

  • Kontingentziak estalita zituen mutuan baja eman izanaren egiaztagiria, erakunde horrek emana.
  • FREMAPen bazkidetzeko proposamena, enpresaren sinadura eta zigiluarekin.
  • Erakunde horren zenbait ordezkaritzetan bazkidetze-proposamena sinatzen duen pertsonaren NAN fotokopia edo ordezkaritzaren notario-ahalordea eska dezakete.

Izapidea burutzen denean, aldaketa baja-egiaztagirian azaltzen den dataren hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

  • Eska iezaiozu baja GSINi, GSDOren ordezkaritzan uzteko eskaeraren dokumentua aurkeztuta, elkartze-hitzarmenaren epemuga baino hilabete lehenago gutxienez.
  • Bete FREMAPekin bazkidetzeko proposamenaren dokumentua.

    FREMAPekin kontingentzia arruntengatiko prestazio ekonomia ere estalita izan nahi baduzu, bazkidetzeko dokumentuaren Eranskina bete behar duzu.
  • Eman Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean FREMAPen bazkidetzeko proposamena, aurretik aurkeztutako uzte eskaera dokumentuarekin batera.
  • Igorri Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean aurkeztutako dokumentazioaren kopia bat FREMAPen hurbileneko bulegora.

Izapidea burutzen denean, aldaketa baja-egiaztagirian azaltzen den dataren hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

FREMAPeko kide egiteko moduari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan telefono honen bidez:

900 61 00 61

Mutua aldaketa kudeatzeko laguntza behar baduzu, inprimaki hau bidal diezagukezu. FREMAPeko kudeatzaile bat zurekin harremanetan jarriko da.