FREMAPek konpromisoa du, bere Helburua, Misioa, Ikuspegia eta Balioen araberabere kudeaketa-eredua mantendu eta hobetzeko, indarrean dagoen legediari jarraikiz. Hauek dira eredu horren funtsezko faktoreak: zerbitzu-bikaintasuna, kudeaketa-bikaintasuna eta bere profesionalen talentua.

Kalitate-politikaren helburua FREMAP orientatzen duten jarduketa printzipioak finkatzea da, bere helburu estrategikoak lortzeko, ahalbidetuz horrela erreferentziazko erakundea izatea eta interes talde nagusien aurreikuspen eta interesei erantzutea. 

Politika hori laguntzeko, FREMAPek zuzendaritzak bultzatutako kudeaketa sistema bat du, ikuspegi sistematikoa eransten diolarik bere eguneroko jarduerari. Aipatutako kudeaketa sistema finkatzeko, ezartzeko eta hobetzeko, erreferentzia gisa UNE-EN 9001 arauaren estandarra jarraitzen da.

Ziurtagiriak eta egiaztapenak

2001etik, FREMAPek MADRID EXCELENTEberme marka du, eta egiaztatu izan zaio marka horrek eskatzen dituen kalitate eta bikaintasun irizpideak betetzen dituela.

2008an FREMAPek Madrid Excelente Saria jaso zuen bezeroen konfiantzagatik, Enpresa Handia kategorian.

2025ean, FREMAPek Leku Ziberseguruaren bereizgarria Bereizgarri horrek informazio sistemen segurtasunarekin, arrisku teknologikoen kudeaketa arduratsuarekin eta bezeroen eta kolaboratzaileen artean konfiantza sortzearekin konpromiso sendoa erakusten duten erakundeak aintzatesten ditu.​

2014az geroztik FREMAP Bequal ziurtagiria berritzen aritu da, PLUS kategorian, zeina Bequal fundazioak berak ematen duen.

Horrela, ezintasunen bat duten pertsonen aukera berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko FREMAPen prozedurak eta politikak saritzen ditu, baita pertsona horiei enplegu hobea eta kalitatezkoagoa eta enplegu gehiago emateko hartutako konpromisoa ere.

Bequal ziurtagiriak hainbat alderdi egiaztatzen ditu. Batetik, enpresek betetzen dutela 50 langile baino gehiagoko enpresetarako ezarritako enplegu erreserbaren % 2ko lege-kuota; eta, bestetik, erakundearen hainbat alorretan ezintasunaren aldeko prozedurak eta politikak integratzen direla. Horiek erraztu egiten dute ezintasuna duten pertsonen laneratzea enpresa horietan.

FREMAPek, 2003tik bere iraunkortasun eta gobernu korporatiboaren urteko txostena egiten du, Global Reporting Initiativen ezarritako irizpideen arabera, iraunkortasun txostenetarako nazioarteko estandarrik zorrotzena dena, eta txosten horri dagokion kanpoko egiaztapena egiten da independentea den erakunde baten bitartez.

FREMAPen metrologia dimentsionaleko laborategia berregokitzapen profesionaleko zerbitzuarena da eta 1994tik ENACek ziurtatuta dago (Akreditazio erakunde nazionala) hurrengo erreferentzia zenbakiarekin: 11/LC10.004 kalibraketak egiteko laborategian eta "in situ" Espainiako industriari, UNE EN ISO/IEC 17025 arauaren arabera, "Entsegu eta kalibraketa laborategietako eskuduntzarako baldintza orokorrak". Madrilgo Erkidegoko laborategien sareko (RLA) kide ere bada, 186 zenbakiarekin.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu Metrologia Dimentsionalaren Laborategia.

Asturiasko Laneko Arriskuen Prebentziorako Institutuak (IAPRL) jakinarazi du Enpresako Mugikortasun Seguruaren Asturiar Zigilua berritu diola FREMAPi.

FREMAPek, 2018az geroztik, Enpresako mugikortasun seguruko zigilu asturiarra du. Laneko bide-segurtasunaren kudeaketa onartu, piztu eta sustatzen du zigilu horrek, enpresetan bide-segurtasuneko planen ezarpenaren bitartez, DGT eta IAPRLek 2016an landutako enpresako mugikortasun seguruko gidaren baldintzen arabera.

Mugikortasun segurua funtsezkoa da laneko joan-etorrietan trafiko-istripurik ez izateko. Bereizgarri honek jardunbide arduratsuak sustatzen ditu eta lan-ingurune seguruago bat izaten laguntzen du Asturiasen.

Hand Trauma Center FESSHk (Federation of the European Societies for Surgery of the Hand) Majadahondako FREMAP Ospitaleari emandako aintzatespena da, 2017tik, eskuko kirurgiako egiaztagiririk handiena baita.

​Datuak Babesteko Espainiako Agentziak sustatutako ziurtapen-eskemak bermatzen du datuak babesteko FREMAPen ordezkariak badituela 2020tik behar diren lanbide-gaitasunak, eta ENACek egiaztatutako erakundeek ziurtatu dituztela (ziurtagiri-zenbakia: ES2011210).

FREMAPek 2014. urtetik ezarritako eta UNE 19601en arabera ziurtatutako Delitu Egozpenak Prebenitzeko Planak, hain zuzen, Erakundeak betetze-kulturarekiko eta arrisku penalen prebentzioarekiko duen konpromisoa islatzen du.