Harremanetan jarri
FREMAP Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duen Mutualitate bat da. Espainian bost milioi pertsona baino gehiagoren lan osasuna babesten dugu. Langileei, enpresei eta autonomoei prebentzioan, diagnostikoan, tratamenduan eta susperraldian laguntzen dien laguntza integraleko eredu bat eskaintzen dugu. 207 zerbitzu zentrorekin eta ospitale sare espezializatu batekin, FREMAPen arreta hurbila, arina eta kalitatezkoa bermatzen dugu, betiere ongizatera eta lan ingurunera modu seguruan itzultzera bideratuta.
Bikain aritzen saiatzen gara prestazioak kudeatzean eta langilearen osasunari erabateko arreta ematean; hots, kasuan kasu tratu hurbilekoa, gizatiarra eta pertsonalizatua eskaintzen, mutualistek guregan jarritako konfiantzaren parekoa; betiere, baliabideak modu eraginkorrean erabiliz.
5.250.539
babestutako langileak
414.020
enpresa elkartuak
3.694,61
prestazioen kostua
2.700.350
kontsultak
13.977
ebakuntza kirurgikoak
1.8 milioi
fisioterapia-saioak
FREMAPen gehien behar dutenean zaintzen ditugu pertsonak. Horregatik, osasun arreta espezializatua, babes ekonomikoa eta laguntza integrala eskaintzeko diseinatutako zerbitzu multzo bat jartzen dugu zure eskura, prozesuaren etapa bakoitzean langileari hurbiltasunez, profesionaltasunez eta konfiantzaz lagunduz. Ezagutu, esteka hauen bidez, nola laguntzen dizugun egoera bakoitzean.