Harremanetan jarri
Minbizia edo beste gaixotasun larri bat duten adingabeak zaintzeagatiko prestazioa (gaztelaniaz, CUME) Estatuko otsailaren 6ko TMS/103/2019 Aginduak jasotako gaixotasun larriren bat duen adingabeko seme edo alaba bat zuzenean, etengabe eta modu iraunkorrean artatzeko lanaldia % 50 edo gehiago murriztu behar duten guraso, adoptatzaile edo hartzaileentzako laguntza ekonomikoa da. Prestazio horrek murrizketa horren ondorioz gertatzen den diru-sarreren galera konpentsatzen du.
Kudeaketa osoan lagunduko dizugu, orientazioa, gizarte laguntza eta prestazioaren izapidetze arina eskainiz
Prestazio ekonomikorako dokumentazioa kudeatzea.
Zure enpresarekin lanaldiaren murrizketa adostu baduzu:
Adingabeak 23 urte bete arte jaso daiteke, betiere patologia 18 urte bete baino lehen diagnostikatu bada. Gainera, gehieneko adin hori 26 urtera arte luzatu ahal izango da %65etik gorako desgaitasun-maila egiaztatzen bada, 23 urte bete aurretik aitortua, eta betiere patologia 18 urte bete baino lehen diagnostikatu bada.