Harremanetan jarri
Zure enpresak atzerrira eramaten bazaitu lanera, dena aldez aurretik prestatuta egoten eta lasai bidaiatu ahal izaten lagundu nahi dizugu.
Telefonoa: +34 91 919 61 61
Oraindik Espainian bazaude: 900 61 00 61
1. FREMAPi elkartutako enpresak edo langileak TA.300 inprimakia izapidetu behar du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edozein ordezkaritzatan.
2. Enpresak edo langileak Europako Osasun Txartela eskatu beharko du GSINeko (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala) arreta eta informazio zentroetan. Agiria berehala ematen dute, eskatzailea identifikatu orduko.
1. FREMAPi elkartutako enpresak edo langileak, erbesteratu aurretik, TA.300 inprimakia izapidetu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren edozein bulegotan, bai eta xede herrialdeari dagokion inprimakia ere, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren aurrean.
2. Enpresari/langileari gomendatzen zaio gertakizun arrunteko estaldura duen aseguru pribatu bat hitzartzea. Honek osasun-laguntzaren kostua bere gain hartuko du Mutualitatearen itzulketa aukerarik ez dagoen kasuetarako.
1. EB, EEE, Suitza edo osasun-laguntzako aldebiko hitzarmena duten herrialdeak (Andorra, Brasil, Txile, Maroko, Peru eta Tunisia):
Hona hemen langile batek egin behar duena, herrialde horietan laneko istripua izan eta larrialdiko osasun-asistentziaren beharrean badago:
Baldintza horiek bete baditu, langileak ez du jasotako asistentziarengatik ezer ordaindu beharko. Egin dioten arretarengatiko faktura kudeatzeaz eskudun diren erakundeak arduratuko dira; esaterako, GSIN Espainian.
Hona hemen gerta daitezkeen egoerak:
2. Osasun-laguntzarik jasotzen ez duten bi aldeko hitzarmena duten herrialdeak (Argentina, Australia, Kanada, Kolonbia, AEB, Filipinak, Japonia, Maroko, Mexiko, Paraguai, Dominikar Errepublika, Errusia, Tunisia (nazionalitate horretako langileak izan ezik); Turkia; Ukraina, Uruguai eta Venezuela).
Herrialde horietan laneko istripua izan duen langileak hau egin behar du larrialdiko osasun-asistentzia behar badu:
Eman beharreko pausoei buruzko zalantzarik izanez gero, Jarri harremanetan FREMAPekin hemen edo FREMAP Asistentziaren telefono-zenbakiaren bidez:
Osasun arrazoiengatiko aberriratzea FREMAPeko mediku-taldeak beharrezkotzat jotzen duenean soilik egingo da. Eginez gero, FREMAPek hartuko du bere gain aberriratzearen kostu osoa.
Mutualitatearen medikuen erabakia izango da, betiere, osasun arrazoiengatiko aberriratzea egiteko erabiliko den garraiobidea eta lekualdatzea egiteko unea.
Eman beharreko pausoei buruzko zalantzarik izanez gero, Jarri harremanetan FREMAPekin hemen edo FREMAP Asistentziaren telefono-zenbakiaren bidez: