Online kudeaketa langile eta autonomoentzat.
Zure historia klinikoa eta ordainketen kudeaketa klik bakarrean.
Harremanetan jarri
Sartu informaziora une pribatu eta seguru batetik, FREMAPen bulego batera joan beharrik gabe.
Zure osasun eta administrazio informazioa, beti zurekin, 24/7 eskuragarri.
FREMAP Zurekin aplikazioa esteka hauetan ere deskarga dezakezu:
Ziurtagiri elektronikoa baduzu, FREMAP Zurekinen zuzenean identifikatu edo erregistratu ahal izango zara.
Zure erabiltzaile kredentzialekin, FREMAP Zurekinen identifikatu edo erregistratu ahal izango zara, FREMAPen pazientea bazara edo izan bazara.
edo sakatu Sortu zure kontua hemen.
“Pasahitza ahaztu dut” ataletik, sartu zure NANa eta FREMAP Onlinen erregistratuta duzun posta. Behin-behineko pasahitz bat jasoko duzu posta elektronikoz. Ondoren, kode batekin baliozkotu beharko duzu (SMS edo posta), eta behin betiko batekin aldatu.
Izena eman eta behin behineko pasahitza izango duen SMSa jaso ahal izateko, beharrezkoa da ezintasun prozesuren bat izatea edo izan izana eta uneren batean FREMAPen bulegoren batera joan izana. Baldintza horiek betetzen badituzu eta, hala ere, behin behineko pasahitza jasotzen ez baduzu, FREMAPekin harremanetan jarri beharko duzu zure telefono mugikorraren zenbakia zuzena dela egiaztatzeko.
Kontuan izan ziurtagiri digitala baduzu, FREMAPen bulegoren batera inoiz joan gabe erregistratu ahal izango zarela, pasahitzik gabe sartuta.
Ez duzu dokumentaziorik behar. Izena eman ahal izateko, beharrezkoa da FREMAPi lotuta egotea edo egon izana, ezintasun prozesu bat izan izana eta uneren batean FREMAPen bulegoren batera joan izana. Kontuan izan ziurtagiri digitala baduzu, FREMAPen bulegoren batera joan beharrik gabe erregistratu ahal izango zarela.
FREMAP Zurekin web orrialde bat da (https://contigo.fremap.es), bateragarria edozein gailu finko edo mugikorrekin (ordenagailua, Tableta, mugikorra).
FREMAP Zurekinen APP bertsio bat ere badago, IOS 13.0 edo hortik gorako sistemekin eta Android 11.0 edo osteko bertsioekin bateragarria dena.
Gailua ezin bada iOS/iPadOS 13ra edo goragora eguneratu, aplikazioa ez da App Store-n agertuko. Kasu horretan, nabigatzailetik beti sar daiteke FREMAP Zurekin webgunera, sistema eragilearen bertsioaren murrizketarik gabe.
Aldi baterako ezintasun (ABE) prozesu baduzu edo izan baduzu, kasu batzuetan FREMAPek zuzenean ordainduko dizun zuzeneko ordainketa eska dezakezu. Eskabide hau legez ezarritako kasuren bat betetzen denean bakarrik egin behar da. FREMAP Zurekinetik egin dezakezu eskaera, bulegora joan-etorriak saihesteko, hemen.