Harremanetan jarri
Lan-ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak sustatzeko dugun konpromisoan, FREMAPek jarduera programa oso bat jartzen du zure eskura, bi modalitatetan: presentziala eta birtuala.
Bi aukerak ikaskuntza praktikoa errazteko diseinatuta daude, erakunde bakoitzaren beharretara eta prestutasunera egokituta.
Zer eskaintzen du gure Ikasgelak?
Prebentzioa
Prestazioak
Ikasgela birtualeko "aribideko deialdiak" zutabean agertzen den edozein aribideko deialditan izena eman dezakezu. Horretarako, "Izena eman" aukeran sakatu eta eskaera bete beharko duzu. Informazio gehiago lortzeko kontsultatu gure Izena emateko argibideak.
Kasu batzuetan, gerta liteke ez egotea plazarik eskuragarri web-mintegian izena emateko. Konexio-kopuru mugatua dugulako gertatzen da hori, eta izen-emateak jaso ahala baieztatzen dira. Gogoan izan astero deialdi berri bat egongo dela, eta web-mintegi gehienak urtean hainbat alditan errepikatzen direla. Hortaz, mesedez, kudeatu izen-ematea interesatzen zaziun hurrengo deialdia argitaratzen denean.
Web-mintegia hasi baino lehen, 24 eta 72 orduko tartean, baieztapen-mezu bat jasoko duzu ZOOM plataformatik. Ez baduzu jaso, begiratu SPAM / Mezu baztergarriak karpetan. Gainera, ziurtatu egin behar duzu zuzen idatzi duzula zure helbide elektronikoa eskaeran.
Izen-ematearen prozesua osatu ostean, plataformaren mezua jasoko duzu web-esteka batekin, eta bertara sartu beharko duzu web-mintegiaren hasierako egun eta orduan. Ez baduzu jaso SPAM / Mezu baztergarriak karpetan begiratu behar duzu.
Zoom-eko BEZEROA instalatzeko, eta Zoom-ekin konektatzeko arazoak badituzu, jarraitu hurrengo argibideak:
1. Sakatu berriro esteka edo "egin klik batzeko" aukeran, Zoom-ek bidali dizun mezu elektronikoan.
2. Sakatu HASI BILERA botoiaren gainean. (Ez saiatu Zoom-eko Bezeroa instalatzen eta ezeztatu fitxategiaren deskarga). HASI BILERA aukeraren gainean sakatzean, behean «Batu nabigatzailea erabiliz» aukera agertuko da.
3. Sakatu "Sartu nabigatzailea erabiliz" aukeraren gainean eta jarraitu pantailako argibideak web-mintegian sartzeko.
Saioa amaitzean, posta elektronikoaren bidez inkesta baterako esteka jasoko duzu, partaideen asebetetze-maila ezagutu ahal izan dezagun, eta horren arabera, gai eta edukiak egokitu ahal izan ditzagun; bertan esteka bat egongo da emandako heziketaren dokumentazioa deskargatzeko.
PDF formatuan igorriko dizugu web-mintegian zuen eskura jartzen dugun eta horren ostean asebetetze-inkestarekin batera bidaliko dizuegun dokumentazioa. Bertan aurkituko dituzu web-mintegian hizlariak emandako informazioa eta adibideak.
Bideoaren grabaziora sar zaitezke FREMAP Online-ko erabiltzailea bazara, enpresekin eta bulegoekin komunikatzeko web-plataforma. Gakoa eta pasahitza erabilita FREMAP Onlinen sartzen zarenean, ALBISTEAK atalean aurkituko dituzu egindako azken web-mintegien grabazioak. Web-mintegiak eskuragarri egongo dira, horiek igorri zirenetik hilabete batera, gutxi gorabehera.
Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, zure kudeatzailearekin harremanetan jar zaitezke edo mezu elektroniko bat bidal dezakezu hurrengo helbidera: