Lan-istripuaren kontzeptua ezagutzea da web-mintegi honen helburua, gertaera horren aurrean enpresa, mutua eta langileentzat sortzen diren erantzukizun desberdinak ezagutzeaz gain. Enpresentzat funtsezkoa da kontingentzia horren kudeaketa zuzena burutzea, zigor posibleak, kotizazioen gorabeherak eta beste erantzukizun batzuk saihestuz.

Lan-istripuaren mugaketa judiziala eztabaidatzea da web-mintegien ziklo honen helburua. 4 zati ditu:

  • Lan-istripuaren kontzeptua: Erregimen orokorra: Lan-istripuaren legezko definizioa landuko da, hura zehazten duten elementuak aztertuz eta gaiaren inguruan egondako epai-ebazpenen arabera.
  • Lan-istripuaren kontzeptua: RETA eta beste egoera batzuk: Autonomoentzako LI nozioa, sindikatu-karguek jasandako lesioak, hainbat lanbide-talderen lanen ondorioz gertatutakoak eta salbamendu-ekintzak.
  • In itinere eta misioko laneko istripua: LI in itinere kontzeptua eta hura zehazten duten elementuak, elementu teleologikoak, kronologikoak, geografikoak eta modalak. LI misioan.
  • Laneko gaixotasunak eta interkurrenteak: barnean hartutakoak eta baztertzeak: Laugarren eta azken saio honetan, laneko gaixotasunak, lehendik dauden gaixotasunak larriagotzearen ondoriozko istripuak eta aldi bereko gaixotasunak aztertuko dira.

Alta edo kotizazio eza edo infra kotizazioa bezalako egoera irregularrek, aldi baterako ezintasun, heriotza edo biziraupen arloko erantzunkizun garrantzitsuak, eta betetzen ez duten enpresentzako zigorrak ekar ditzakete. Egoera horiek aztertzeko, FREMAPek web-mintegi hau antolatu du; modu tekniko eta praktikoan aztertuko dira gizarte segurantzari dagokion gure ordenamendu juridikoak ezartzen dituen eskubide eta betebeharrak, indarrean dagoen araudia betetzeko horiek ezagutzea oso garrantzitsua baita.

Aldi baterako ezintasunaren kudeaketari buruzko zikloak aldi baterako ezintasun egoera desberdinak eta haien ezaugarriak aztertzen ditu. ABE egoera desberdinetan ematen diren figura legalak ezagutzea eta nola joka daitekeen kasu bakoitzean indarrean dagoen araudia betetzeko.

4 zati ditu:

  • Birgaixotzeak: Birgaixotzearen kontzeptua eta definizioa. Birgaixotze-prozesu batean gerta daitezkeen egoerak sakon aztertzen dira.
  • Jarduera-aniztasuna eta enplegu-aniztasuna: Bigarren atal honetan, jarduera-aniztasuneko eta enplegu-aniztasuneko egoeretan gerta daitezkeen egoeretan sakontzen da.
  • Aurkaratzeak, altak eta ebazpen-motak: Zikloaren hirugarren atalak ebazpen mota ezberdinak lantzen ditu, baita haien inpugnazioa eta efektuak ere.
  • Absentismoaren kudeaketa: Laneko absentismoa honela defini daiteke: "Norbait ez egotea bere lanpostuan, lanegun bati dagozkion lanorduetan, legezko lanaldiaren barruan". Laugarren web-mintegi honetan, aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren funtsezko alderdietan, kausetan eta konponbideetan sakonduko da.

Ordainketa eskuordetuan gorabeherak, errekarguak eta zigorrak saihesteko zuzen kotizatu eta ordaintzea da web-mintegien ziklo honen helburuetako bat, eta kasu praktikoen bidez, oinarri arautzaileen kalkuluaren kasu desberdinetan sakontzen da.

4 zati ditu:

  • Oinarri Arautzaileen Kalkulua, Teoria: Web-mintegien zikloaren lehen saio honetan, oinarri arautzailea kalkulatzeko teoria orokorra, araudia eta oinarrizko kasu praktiko interaktiboak azaltzen dira.
  • Oinarri Arautzaileen Kalkulua, Lanaldi Osoko Kontratuetan: Bigarren saioan, lanaldi osoko kontratuen oinarri arautzaileak kalkulatzeari buruzko teoria, berezitasunak eta kasurik konplexuenak jorratuko dira.
  • Lanaldi Partzialeko Kontratuen eta aldizkako kontratu finkoen Oinarri Arautzaileen Kalkua: Saio honek lanaldi partzialeko kontratuetan eta aldizkako kontratu finkoetan oinarriak kalkulatzeko teorian sakontzen du. Lanaldi partzialeko kontratuen eta aldizkako kontratu finkoen oinarri arautzaileak kalkulatzeari buruzko kasu praktiko interaktiboak azaltzen dira.
  • Kasu berezietako Oinarri Arautzaileen Kalkulua: Egoera berezietako oinarri arautzaileak kalkulatzeari buruzko kasu praktikoak.

Istripu larrietan kontuan hartu beharreko alderdi desberdinak eztabaidatzen dira, premiazko jakinarazpenetan sakonduz, kasu errazenetatik hasi eta konplexuetaraino, enpresek dituzten erantzukizun eta bete beharreko legezko alderdi desberdinak, hain zuzen.

Itsasoko Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren sistemako 4 talde handietako bat da eta 60.000 afiliatu baino gehiago ditu, estatistika ofizialen arabera. Web-mintegi honekin FREMAPek erregimen berezi horretan sakondu nahi du, ez soilik enkoadratze eta kotizazioari dagokionez, jasaten dituen berezitasunen inguruan ere bai, esaterako, osasun-laguntza, aldi baterako ezintasuna eta abar.

Aholkularitzen, eta elkartutako enpresa eta langileen eskura FREMAPek jartzen dituen online tresna desberdinak azaltzea du helburu; tresna horiekin, hurrengo prestazioen kudeaketa eraginkorragoa egitea ahalbidetzen diete: FREMAP ONLINE, DELTA LAGUNTZA, WEBGUNEA, FREMAP ZUREKIN.

FREMAPi elkartutako langile eta enpresek langileek lan-istripu bat sufritzean edo atzerrian estaldura medikoa behar dutenean jarraitu beharreko pausoak ezagutzea da web-mintegiaren helburua.

Web-mintegi honen helburua da larrialdietarako arreta psikosozialeko protokoloa ezagutaraztea, eta FREMAPi elkartutako enpresa mutualistei zuzenduta dago.

Larrialdi baten testuinguruan jartzean, giza-portaeran eta enpresako lehen laguntza psikologikoetan sakontzen da web-mintegian. Horrez gain, xehetasunez jorratzen dira larrialdiaren edo istripuaren arabera jarraitu beharreko protokoloa eta esku-hartze mailak.

Web-mintegiak helburu du sakon ezagutzea laneko istripuen parteak kudeatzeko prozedura eta Delt@ sistemaren erabilera, FREMAP Online erabiliz fitxategiak deskargatzea, Delt@ laguntza-softwarearen bidezko prestaketa eta Ministerioaren Delt@ orrialdearen bidezko bidalketa.

Web-mintegi honek kasu praktiko interaktibo desberdinen ebazpena barne hartzen du lan-istripuen parteak prestatzeko.

Web-mintegi honen helburu nagusia lan-istripuari dagokionez gaixotasun profesionalaren desberdintasunak eta berezitasunak azaltzea da, gaixotasun profesionalaren parte elektronikoaren jakinarazpenaren kontzeptuan, forman, epeetan eta ondorioetan sakonduz; baita hori gertatzearen ondorioz langile, enpresa, prebentzio-zerbitzu eta bestelako erakundeetarako sortzen diren betebehar eta eskubide desberdinetan ere.

Web-mintegi honetan, gizarte-segurantzarekin elkarlanean diharduten mutualitateek kudeatzen dituzten prestazio guztiak berrikusten dira:

  • Laneko istripuagatiko eta gaixotasun profesionalagatiko prestazioak.
  • Kontingentzia arruntengatiko prestazioak.
  • Langile autonomoen jardunari uzteagatiko prestazioa.
  • Gaixotasun larridun seme-alaben zaintzagatiko prestazioa.
  • Haurdunaldi eta edoskitze naturaleko arriskuko prestazioa.
  • Mutuek kudeatutako beste prestazio batzuk.

Ohiko galderak (FAQ)

Ikasgela birtualeko "aribideko deialdiak" zutabean agertzen den edozein aribideko deialditan izena eman dezakezu. Horretarako, "Izena eman" aukeran sakatu eta eskaera bete beharko duzu. Informazio gehiago lortzeko kontsultatu gure Izena emateko argibideak.

Kasu batzuetan, gerta liteke ez egotea plazarik eskuragarri web-mintegian izena emateko. Konexio-kopuru mugatua dugulako gertatzen da hori, eta izen-emateak jaso ahala baieztatzen dira. Gogoan izan astero deialdi berri bat egongo dela, eta web-mintegi gehienak urtean hainbat alditan errepikatzen direla. Hortaz, mesedez, kudeatu izen-ematea interesatzen zaziun hurrengo deialdia argitaratzen denean.

Web-mintegia hasi baino lehen, 24 eta 72 orduko tartean, baieztapen-mezu bat jasoko duzu ZOOM plataformatik. Ez baduzu jaso, begiratu SPAM / Mezu baztergarriak karpetan. Gainera, ziurtatu egin behar duzu zuzen idatzi duzula zure helbide elektronikoa eskaeran.

Izen-ematearen prozesua osatu ostean, plataformaren mezua jasoko duzu web-esteka batekin, eta bertara sartu beharko duzu web-mintegiaren hasierako egun eta orduan. Ez baduzu jaso SPAM / Mezu baztergarriak karpetan begiratu behar duzu.

Zoom-eko BEZEROA instalatzeko, eta Zoom-ekin konektatzeko arazoak badituzu, jarraitu hurrengo argibideak:

1. Sakatu berriro esteka edo "egin klik batzeko" aukeran, Zoom-ek bidali dizun mezu elektronikoan.

2. Sakatu HASI BILERA botoiaren gainean. (Ez saiatu Zoom-eko Bezeroa instalatzen eta ezeztatu fitxategiaren deskarga). HASI BILERA aukeraren gainean sakatzean, behean «Batu nabigatzailea erabiliz» aukera agertuko da.

3. Sakatu "Sartu nabigatzailea erabiliz" aukeraren gainean eta jarraitu pantailako argibideak web-mintegian sartzeko.

Saioa amaitzean, posta elektronikoaren bidez inkesta baterako esteka jasoko duzu, partaideen asebetetze-maila ezagutu ahal izan dezagun, eta horren arabera, gai eta edukiak egokitu ahal izan ditzagun; bertan esteka bat egongo da emandako heziketaren dokumentazioa deskargatzeko.

PDF formatuan igorriko dizugu web-mintegian zuen eskura jartzen dugun eta horren ostean asebetetze-inkestarekin batera bidaliko dizuegun dokumentazioa. Bertan aurkituko dituzu web-mintegian hizlariak emandako informazioa eta adibideak.

Bideoaren grabaziora sar zaitezke FREMAP Online-ko erabiltzailea bazara, enpresekin eta bulegoekin komunikatzeko web-plataforma. Gakoa eta pasahitza erabilita FREMAP Onlinen sartzen zarenean, ALBISTEAK atalean aurkituko dituzu egindako azken web-mintegien grabazioak. Web-mintegiak eskuragarri egongo dira, horiek igorri zirenetik hilabete batera, gutxi gorabehera.