Harremanetan jarri
1933. urtean, Espainiako Landa Finkeen Jabeen Elkarteak eratu zuen Espainiako Landa Finken Jabeen Elkartearen Aseguru-Mutualitatea. Urte horretan bertan, izena aldatu zuen: NEKAZARITZAKO ASEGURUEN MUTUA MAPFRE
MAPFRE , bere hastapenetan, lan-istripuen arriskuak aseguratzeaz arduratzen zen. Gerora, berriz, aseguru mota gehiago hartu zuen bere gain, eta izena beste behin aldatu zuen: MAPFRE Aseguru-mutualitatea.
1966ko Gizarte Segurantzaren Onarri-legearen ondorioz, 1967ko uztailaren 6an, Lan Ministerioak Lan-Istripuetarako Ugazaben Mutualitateen (gaur egungo Gizarte Segurantzaren Lan-istripu eta Laneko Gaixotasunen Mutuen baliokidea) lankidetza arautzen duen erregelamendua onetsi zuen, Gizarte Segurantzaren kudeaketaren barruan.
Erakunde hauen definizioak, berariaz, bere jarduera gaixotasun profesional eta lan-istripuen arriskuen kudeaketara mugatzen zuen.
1968ko apirilaren 23an Lan Ministerioak MAPFRERi lurralde nazional osoko kudeaketan elkarlanean jarraitzeko baimena eman zion, baina egungo xedapenetara moldatuz.
Horrela, urte horretan bertan, MAPFRE Aseguru-mutualitateak, Ezohiko Batzar Nagusian, ontzat eman zuen MAPFRE Lan-istripuen Mutualitatea bereizi eta juridikoki independentea izango zen erakundea osatzeko erabakia. Era berean, MAPFRE Aseguru-Mutualitatearen izen berarekin, seguru pribatuaren arloan lan egiten jarraitzea erabaki zuen.
1933
Espainiako Landa Finkeen Jabeen Elkarteak eratu zuen Espainiako Landa Finken Jabeen Elkartearen Aseguru Mutualitatea.
1967
Lan Ministerioak Lan Istripuen Mutualitate Patronalek Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzeko erregelamendua onartu zuen
1968
Lan Ministerioak MAPFRERi lurralde nazional osoko kudeaketan elkarlanean jarraitzeko baimena eman zion, baina egungo xedapenetara moldatuz
1990ean, berriz izena aldatu, eta lehengo Mutuak "Gizarte Segurantzaren Lan-istripu eta Laneko Gaixotasunen Mutua" bilakatu ziren. 1992ko urtarrilaren 1etik aurrera, Batzar Nagusian hala onartuta eta Lan-istripuen Mutuen eta bestelako enpresen izenak aurrerantzean ez nahasteko Administrazioaren nahiarekin bat eginda, FREMAP izena onartu zen, Gizarte Segurantzaren Lan Istripu eta Laneko Gaixotasunen Mutualitatea, 61. zk.
1995eko abenduan Lan-Istripuen Mutuen kolaboraketaren araudi berria onetsi zen. Araudi honek aukera berri bat aurkezten zuen mutuentzat: gaixotasun arruntak edo lanez kanpoko istripuek eragindako aldi baterako ezintasunagatiko diru-prestazioak ordaintzea.
1997. urtean, FREMAPen prebentzioaren arloko ohiko jardunari, Besterentzako Prebentzio Zerbitzu gisa egindako lana gehitu behar zaio. Bide horretatik jarraituta, azkenik, 2006an, "FREMAP Prebentziorako Sozietatea, SL" sortu zen; hain zuzen, zerbitzu hori ematen duen elkartea. 2014. urtean izena aldatu zuen: "PREMAP Seguridad y Salud, S.L.U."
1990
Mutualitateen izendapenean aldaketa bat sartu zen, "Gizarte Segurantzako Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitateak" izena hartuz
1992
Batzar Nagusiak hala erabakita, FREMAP izena onartu da, 61. zenbakia duen Gizarte Segurantzako Lan Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitatea
1997
FREMAPen ohiko prebentziozko jokaerara, Kanpoko Prebentzio Zerbitzua gehitu zen, 2006. urtea arte. Urte horretan "FREMAP SL Prebentziozko Elkartea" sortu zen
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatu zuen abenduaren 26ko 35/2014 Legeak, Gizarte Segurantzaren Lan Istripuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitateen araubide juridikoari dagokionez, ezarri zuen Mutualitateek 2015eko martxoaren 31ra arteko epea edukiko dutela mutualitateek eratutako prebentzioko merkataritzako elkarteetan duten partaidetzaren %100 saltzeko. Aipatutako obligazioa betetzeko, FREMAPek, 2015. urtean, saldu dizkio "PREMAP Seguridad y Salud S.L.U." elkartean zuen Mutualitatearen Ondare Historikoko partaidetza guztiak "IDC Salud" elkarteari. Aipatutako 35/2014 Legeak aldatu egin zuen erakunde horien izena, eta aurrerantzean Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuak deituko dira. Une horretatik aurrera, gure izena FREMAP da, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutualitatea.
Kuoten, elkartutako enpresen eta langile babestuen kopuruagatik, Lan-Istripuen Mutuen artean lehenengo postuan dago. Enpresek libreki aukera dezakete FREMAP arrisku hauek babes ditzan, kostu gehigarririk gabe.