2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, prestazio ekonomiko guztiak (aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko eta edoskitze naturaleko arriskua, jarduera uztea eta minbizia eta beste gaixotasun larri batzuk dituzten adingabeak zaintzea) hilero ordainduko dira banku-transferentzia bidez, zehazki, hilabete bakoitzaren azken egun baliodunean (ikusi ordainketen urteko egutegia). Aldi baterako ezintasunaren kasuan, horretarako ez da egiaztapen-parterik aurkeztu beharko.