FREMAPek 4.000 langile inguru ditu, eta estatu osoko 200 zentro baino gehiagotan eskaintzen dituzte zerbitzuak.
Harremanetan jarri
FREMAPeko langileak Enpresaren Kulturan, Jokabide Kodean eta Giza Baliabideetarako politiketan jasotako printzipioen -Erakundeak bere estrategian sustatzen dituenak, denak ere-, adierazpide dira, eta ezaugarri hauek dituzte:
FREMAPen jakitun gara, gure jardunean onenak izaten jarraitzeko, oinarri-oinarrizkoa dela gure langileek horrelako balioekin bat egitea. Horrexegatik, FREMAPen lan-giro aproposa sortzearen alde gaude: lan-baldintzak hobetuz, laneko osasuna zainduz eta garapen profesionala eta pertsonala sustatuko duten ekintzak bideratuz. Langileek FREMAPen konpromisoa bere egin dezatela nahi dugu.
Profesionalik onenak gurera ekartzeko asmoz, FREMAPen langile berriak honako printzipio hauei jarraituz hautatzen dira: gardentasuna, objektibotasuna eta aukera-berdintasuna. Langile berriak gure artean ditugula, haien integrazioaz arduratzen gara, gertu-gertuko informazioa, laguntza eta prestakuntza ematen baitiegu.
FREMAPen kontratu iraunkorren alde egiten dugu. Halakoak sustatuz, langileen garapen pertsonala eta profesionala erraztuko duen lan-esparru egonkorra bermatu nahi baitugu.
FREMAPen, langileek erakundearen etengabeko prestakuntzaren politikan hartzen dute parte, euren beharrekin eta enpresaren xedeen bat etorriz eta euren gaitasunak etengabe garatzeko prozesuan oinarrituta.
FREMAPek oso kontuan hartzen du langileen hazkunde profesionala. Horregatik, bidea errazten die lanpostuari lotutako ardura gero eta handiagoa bere gain har dezaten. Horren arabera:
FREMAPek Erakundearen kudeaketa hobetzeko eratzen diren batzorde eta lan-taldetan parte hartzera bultzatzen ditu bere langileak, eta horiek dituzte asmo eta ekimenak erakundearen jardueran txertatzen dira.
FREMAP, halaber, kanal hoberenak izateaz arduratzen da komunikazioak eta informazio trukaketak errazak izan daitezen Erakunde osoan.