Adingabeen zainketarengatiko prestazioa

Adingabe batek zainketa zuzenak, jarraituak eta iraunkorrak behar dituenean gaixotasun larri batengatik, lehentasuna da hari lagundu ahal izatea, horrek kezka ekonomiko erantsirik eragin gabe. FREMAPen prozesu honetan lagunduko dizugu, informazio argia eta laguntza eskainiz adingabea zaintzeko prestazioaren kudeaketan, familiek arreta garrantzitsuena den horretan jar dezaten: adingabearen ongizatea.

Orrialde honetan estaldurari, betekizunei eta kudeaketa nagusiei buruzko orientazioa aurkituko duzu, baita prestazioa modu arin eta seguruan izapidetzeko bideak ere.

Nork eska dezake prestazio hori?

Prestazioa zuzenduta dago minbizia edo arauaren eranskinean jasotako beste gaixotasun larriren bat duen adingabe baten zaintza zuzen, jarraitu eta iraunkorreko premiei erantzuteko lanaldia gutxienez % 50 murriztu behar duten langileei, betiere bi gurasoak, zaintzaileak edo harreragile iraunkorrak lanean ari badira. Adingabearen ospitaleratzean edo tratamendu luzean lanaldia nahitaez murriztearen ondoriozko diru-sarreren galera konpentsatzea da helburua. Zaintza-premiei eusten zaien bitartean, prestazioa luzatu egin daiteke kausatzaileak 23 urte bete arte, edo 26 urtera arte, %65eko desgaitasuna edo handiagoa egiaztatzen badu.

Prestazioa jasotzeko eskubidea izateko baldintzak

Prestazioa eskuratzeko, beharrezkoa da:

  • Gizarte Segurantzan altan edo antzeko egoeran egotea.
  • Bi gurasoak/zaintzaileak lanean egotea.
  • Lanaldia gutxienez %50 murriztea.
  • Adingabeak minbizia edo zerrenda ofizialeko gaixotasun larri bat izatea, zuzeneko zaintza iraunkorra eta jarraitua behar duela egiaztatuta.
  • Osasun Zerbitzu Publikoaren (OZP) deklarazio ofiziala izatea, ospitaleratze luzea edo “etxeko ospitalizazioaren” pareko zaintzak ziurtatzen dituena.
  • Dagokion araubidean eskatzen den kotizazio aldia betetzea, hala eskatzen denean.
  • Prestazio honekin bateraezinak diren egoeretan ez egotea, hala nola Aldi baterako Ezintasuna, jaiotza eta adingabearen zaintza edo ABEE kasu jakin batzuk.

Aurkeztu beharko dituzun dokumentuak

Langileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

  • Prestazioaren eskaera ofiziala.
  • Enpresaren egiaztagiria, eskatzailearen lanaldi-murrizketa (gutxienez %50) eta kotizazioa egiaztatzen dituena.
  • OZP-aren adierazpen mediko ofiziala, honako hauek egiaztatzen dituena:
    • Minbiziaren edo gaixotasun larrien diagnostikoa.
    • Zaintza zuzen, iraunkor eta etengabearen beharra.
    • Ospitaleratze luzea edo tratamendu baliokidea.
  • Bi gurasoak lanean ari direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Kausatzailearekiko harremanari buruzko dokumentazioa:
    • Guraso\Hartzaile\Adoptatzaile\Tutorearentzat: Familia-liburua, edo hori aurkeztu ezean, umea Erregistro Zibilean inskribatu izanaren ziurtagiria, edo adopzioaren, harreraren edo tutore izendapenaren ebazpen judizial edo administratiboa.
    • Ezkontidearentzat edo Izatezko Bikotekidearentzat: Ezkontza-ziurtagiria edo, izatezko bikotearen kasuan, Izatezko Bikotearen Erregistroaren ziurtagiria edo eraketaren notario-eskrituraren kopia.
  • Nortasuna egiaztatzea eskaeraren sinadura elektronikoaren bidez. Sinadura ez bada egiaztagiri digitalaren bidez egiten, eskatzailearen nortasuna egiaztatu beharko da, eta horretarako, jatorrizko NAN-a edo haren ordezko agiri ofiziala aurkeztu beharko da, FREMAPek erkatuko duena.
  • Prestazioa ordaintzeko bankuko datuak.
  • Bi gurasoen arteko akordioa, zaintzak nork hartuko dituen erabakitzeko. Banantze edo dibortzio kasuan, adingabearen zaintza arautzen duen hitzarmena.

Eguneroko sortzapen-sorospena da, eta babestutako egoerak irauten duen bitartean egun natural bakoitzeko ordainduko da.

  • Prestazioa zaintza-premiak eta lanaldi-murrizketak irauten duten bitartean mantenduko da.
  • Honako kasu hauetan iraungitzen da:
    • Lanaldi-murrizketa eteten da.
    • Zaintzaren beharra desagertzen da.
    • Kausatzaileak 23 urte ditu (26 ≥ %65eko desgaitasuna badu).
    • Pertsona onuraduna erabat itzuli da lanera.

Nola jokatu behar duzun, urratsez urrats

Langilearentzako ibilbidea erraza da faseka ikusten badugu:

1

Baldintzak kontsultatzea eta lanaldia murrizteko beharra betetzen dela baieztatzea.

2

OZP-ari adierazpen mediko ofiziala eskatzea.

3

Enpresaren lanaldi-murrizketaren ziurtagiria eskatzea.

4

Dokumentazioa prestatu eta FREMAPen edozein zentrotan aurkeztu ahal izango duzu eskaera.

5

FREMAPek informazioa berrikusi, baldintzak baliozkotu eta ebazpena emango du.

6

Eman ondoren, FREMAPek subsidioaren aldizkako ordainketa kudeatuko du, baldintzak mantentzen diren bitartean eta luzapena justifikatzen duen dokumentazioa aurkezten den bitartean.

Eska al dezaket prestazioa gurasoetako batek bakarrik lan egiten badu?

Guraso/tutore biek egon behar dute lanean. Banantze edo dibortzio kasuan, kausatzailearekin bizi den gurasoak egon behar du lanean.

Beti egon behag da ospitaleratzea?

Bai, ospitaleratze luzea edo “etxeko ospitalizazioaren” pareko zainketak egon behar dira. Salbuespen gisa, tratamendua egiten duen mediku-taldearen aginduz ospitaleratzea komeni ez bada, eta zuzeneko zaintza iraunkorra eta jarraitua eskatzen bada, betetzat jo daiteke.

Nire lanaldiaren zer ehuneko murriztu behar dut?

Lanaldiaren %50 gutxienez.

Zenbat kobratzen da? Sorospena %100ekoa da?

Bai, aldi baterako ezintasunaren oinarri arautzailearen %100ekoa, lanaldi murrizketaren ehunekoa aplikatuta.

Zer gertatzen da adingabeak hobera egiten badu?

Zuzeneko zaintza iraunkorra eta jarraitua behar izateari uzten badio, prestazioa azkendu egingo da.