Harremanetan jarri
FREMAPek jasangarritasunarekiko hartu duen konpromisoa jasota dago gure FREMAPen Enpresa Kulturaren Agiria eta etorkizunera aldera aurreikusten da FREMAPen Plan Estrategikoan. Gure jarduera arduratsuarekin gizartearen garapenari laguntzen diogu, Erantzukizunean eta Gizarte-ekintza konprometituan oinarrituta.
FREMAPek Gizarte Erantzukizuna bere konpromiso boluntario eta arduratsua bezala ulertzen du, bere legezko beharretatik haratago. Gizarte erantzunkizuna bere interes taldeetako espektatiben kudeaketan integratuz, gizartearen osasunean, garapen jasangarrian eta gizartearen ongizatean laguntzen dute.
FREMAPen Enpresaren Kulturaren Agirian azaltzen duagirian erakundeko kideen artean partekatutako printzipio sorta deskribatzen da. Bertan enpresa besteengandik bereizten duena azaltzen da, baita langile eta enpresaren arteko eta enpresa eta gizartearen arteko harremana ere.
El Jokabide Kodea agiriak gure jarduerak eragindakoen aurrean bete beharreko jokaera arauak jasotzen ditu, gure intereseko taldeenak, bereziki.
FREMAPek Berdintasun plana eskuragarri du. Dokumentu horretan, enpresak berdintasunarekiko eta pertsonarekiko hartu duen konpromisoa berresten du, Gizartearen eta, horrenbestez, Enpresaren funtsezko muina delako uste osoa baitu. Aipatutako planean konpromiso hori eraginkor bilakatzeko neurri zehatzak ezartzen dira.
Modu horretan data horretara arte enpresaren kulturaren eta jarduera arduratsuko printzipioen dokumentuan jasota zeuden baloreek garapen marko espezifikoa dute.
NBEren Mundu Ituna
2002az geroztik, FREMAP atxikita dago NBEaren Munduko Itunera (The Global Compact). Atxikimendu horrekin, FREMAPek konpromisoa hartu du garatzen dituen jardueretan Itunaren hamar Printzipioak bere borondatez ezartzeko. Hartara, giza eta gizarte eskubideenganako errespetua, ingurumenarekiko errespetua eta ustelkeriaren aurkako ekintzak bere jardunean integratuko ditu, enpresa arloko interesak gizarte zibilaren balioekin bateragarri egiteko.
Printzipioak:
Giza Eskubideak
1. Enpresek, beraien eragin eremuaren barruan, nazioartean ezagunak diren funtsezko giza eskubideen babesa lagundu eta errespetatu behar dute.
2. Enpresek ziurtatu behar dute langileek giza eskubideak urratzen diren inolako ekintzatan laguntzen ez dutela.
Lan-arauak
3. Enpresek afiliazio askatasuna eta negoziazio kolektiborako eskubide efektiboaren onarpena babestu behar dute.
4. Enpresek, bortxaz edo derrigorturik egindako edozein eratako lanen ezabatzea bultzatuko dute.
5. Enpresek, haurren lana ezabatzea bultzatuko dute.
6. Enpresek, lanean eta enplegugintzan diskriminazio-jarduerak ezabatzea bultzatu behar dute.
Ingurumena
7. Enpresek, ingurumena babestuko duen prebentziozko ikuspegia bat bultzatuko dute.
8. Enpresek, ingurumenarekiko erantzukizuna areagotuko duten ekimenak sustatuko dituzte.
9. Enpresek, ingurumena errespetatzen duten teknologiak zabaltzen eta garatzen lagundu behar dute.
Ustelkeriaren aurkakoa
10. Enpresek, era guztietako ustelkeriaren aurka lan egin behar dute, estortsioa eta eroskeria barne.
Kontsultatu FREMAPen aurrerapen-txostena NBEren Munduko Itunaren web-orrian (The Global Compact).
Garapen jasangarrirako helburuak
FREMAPek bere atxikimendua azaldu dio Nazio Batuen Mundu Itunari. Horren haritik, garapen jasangarrirako 17 helburuak babesten ditugu. Munduko agenda honetan laguntzeko, gure jarduerak zein GJHetan eragin duen identifikatu dugu. Honela, Gizarte Erantzukizunaren Zuzendariaren Plana 2030 Agendarekin eta munduko helburuak lortzearekin lerrokatzen da:
3. Osasuna eta ongizatea: Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
4. Kalitatezko hezkuntza: Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
5. Genero berdintasuna: Genero berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
8. Lan duina eta hazkunde ekonomikoa: Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
10. Desberdintasunak murriztea: Herrialde bakoitzeko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztea.
12. Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak: Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.
17. Helburuak lortzeko aliantzak: Garapen Jasangarrirako Munduko Aliantza indarberritzea.
Aniztasunaren gutuna
Aniztasunaren gutuna honen ekimen bat da: Aniztasunerako Fundazioa zeina 2009an sortu zuten Aniztasunaren Kudeaketarako Europako Institutuak eta Alares Fundazioak, horien sustapena eta ezarpena gauzatzen dute Espainiako enpresa eta erakunde publikoetan. Hori guztia, aniztasun eta inklusioaren aldeko politika eta estrategien ezarpenaren laguntza bihurtzeko helburuarekin.
Aniztasunaren gutunak enpresak eta erakundeak lan-eremuan aniztasunaren eta inklusioaren kausetara gehitu daitezen saiatzen da, enpresa edo erakunde bakoitza haren aniztasun- eta inklusio-agenda bere gain hartzeko gai den heinean.
Europako Batzordeak Aniztasunaren gutuna babesten du haren misio eta lanean, hura baita Europar Batasunaren barruan Aniztasun Gutunen Europako Plataforman eta Aniztasunaren Europako Hilabeteko ekimenetako bat, beste ekimen batzuen artean.
Aniztasunaren gutuna lerrokatuta dago Agenda 2030 ekimenarekin, 5., 8. eta 10. GJHen barruan, eta NBEren Itun Globalaren 1., 2., 3., 4. eta 6. Printzipioekin.
FREMAPek bere konpromisoa mantentzen du ekimen honekin, Aniztasunaren gutunaren hamar printzipioetan kolaboratuz eta parte hartuz, eta baita printzipio horiek garatu eta aldarrikatzen dituzten beste ekimen batzuetan ere.
FREMAPek konpromisoa du, bere Helburua, Misioa, Ikuspegia eta Balioak, etengabeko hobekuntzan eta berrikuntzan oinarritutako bere kudeaketa eredua mantentzeko eta hobetzeko. Zerbitzuan bikaintasuna eta kudeaketan bikaintasuna dira horren gakoak, indarrean dagoen esparru legegilearen barruan.
Ingurumen politika bere helburua da FREMAP orientatzen duten jarduera printzipioak finkatzea gai horretan bere estrategia garatzeko eta horrela bere ingurumen-jarduera hobetzea eta gizartearen garapenean laguntzea ahalbidetzen dio gizarte-erantzukizunean oinarrituz, eta interes-talde nagusien aurreikuspen eta interesei erantzuten die.
Politika babesteko, FREMAPek zuzendaritzak bultzatutako eta ingurumen-kontzeptuak integratzen dituen kudeaketa-sistema du eta horrek ikuspegi sistematikoa gehitzen dio ingurumenaren kudeaketari. Aipatutako kudeaketa sistema finkatu, ezarri eta hobetzeko, erreferentzia gisa UNE-EN 14001:2015 arauaren estandarra jarraitzen da.
Ingurumen praktika onen adibide dira hurrengoak:
ITUN DIGITALERA atxikita, FREMAPek hitzematen du bertan jasotako printzipio eta gomendioak ezartzeko, eta bere langileen, eta pertsona erabiltzaileen artean sustatzeko Lehentasunezko kanala zabalduko duela Interneteko eduki sexual eta gogorrak premiaz ezabatzea eskatzeko, eta beste baliabide eta tresna batzuk pribatutasunaren balioari, eta datu pertsonalen tratamenduaren garrantziari buruz kontzientziatzen laguntzeko.