Naturarekiko errespetua, FREMAPen enpresa-kulturaren printzipioetako bat da eta araudia betetzean eta bere ingurumen-kudeaketaren etengabeko hobekuntzan islatzen da.

Honen arabera, FREMAPen Zuzendaritza Nagusiak, enpresaren ingurumen-politika garatu eta finkatua du, hau, ingurumenaren babesari dagokionez, bere araudi eta xede orokorrak gidatzen dituzten jarduera bezala ulertuz.

  • FREMAP, indarreko araudia eta etorkizunekoa betetzera eta bere ingurumen jokaeraren etengabeko hobekuntza bat lortzea utziko dion ingurumen-kudeaketa sistema formal bat finkatzera konprometitzen da.
  • FREMAPek, kutsadura ekiditeko, ahal den neurrian sortutako zabor kopurua gutxitzeko eta baliabide natural eta energetikoak errazionalki erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, ingurumena errespetatzen duten produktuak erabiltzeko asmoa erakusten du.
  • FREMAP langile guztiengan ingurumena gorde eta babesteko beharrari buruzko sentsibilitate, erantzunkizun eta kontzientziazio handiagoa bultzatzera konprometitzen da.
  • FREMAP barneko zein kanpoko ingurumen komunikazio kanal bat mantentzera konprometitzen da, gardentasun irizpidez, aginpideekin lankidetza harreman bat eta alde interesatu eta publikoarekin elkarrizketa ireki bat mantenduz, politika hau beraien eskura jarriz.

Konpromiso honen eremuan, FREMAPek Ingurumen-kudeaketako eskuliburuan dokumentatuta dagoen eta ingurumen jasangarriaren jarduna orientatzen duten oinarrizko printzipioak biltzen dituen bere Ingurumen-politika ezartzen du, zerbitzuaren eraginkortasuna ingurumenaren zaintzarekin bateragarri egiten du, kontaminazioa saihestuz, hondakinen sorkuntza progresiboki gutxituz, baliabide natural eta energetikoak arrazionalki erabiliz eta ingurumena errespetatzen duten produktuak erabiliz.

Konpromiso hauek bete eta zabaltzeko asmoz, Ingurumen-kudeaketa sistema bat garatu eta ezarri da UNE-EN ISO 14001 Arauarekin bat datorrena eta Egiaztatze Erakunde Nazionalak arau horren aurrean ziurtatzeko izendatutako kanpoko erakunde batek aitortua.

Ziurtagiriak jarduera guztiak eta FREMAPen zentro guztietara iristen da (administratiboak, anbulatorioak eta ospitalekoak) lurralde nazional guztian.

UNE-EN ISO 14001 Arauak ingurumen-kudeaketa sistema baten baldintzak zehazten ditu erakundeei ingurumen politika bat garatzeko, hori betetzeko prozesu eta helburuak definitzeko eta alderdi interesdunen legezko betebeharrak eta aurreikuspenak aseguratzeko, etengabeko hobetzea lortuz eta arauaren aurreko onarpen-ziurtagiriak frogatzen da sistema ISO arauaren nazioarteko eredura moldatzen dela.

Arau horren aitorpena laguntza bat da FREMAPentzat Garapen Jasangarrirako Helburuak betetzeko eta GRI eta Mundu Itunarekin lerrokatzen da ingurumen-edukietan.

FREMAPen Ingurumen Kudeaketa Sistemak agiri hauek biltzen ditu: Ingurumen-kudeaketarako Eskuliburua, Ingurumen arloko hamar prozedura berariazko, hogeita hamar Instrukzio Tekniko, eta, azkenik, Kalitatearen Kudeaketa Sistemak ere batzen dituen hamar prozedura komun. Horrekin guztiarekin, FREMAPek Kalitate eta Ingurumen Kudeaketa Integratuko Sistema bat du.

FREMAPen ingurumen-arloko alderdi guztiak irizpide objektiboen arabera duten garrantziaren arabera identifikatu eta ebaluatu dira.

FREMAPen Ingurumen-kudeaketarako programak erakunde osoak aintzat hartu behar dituen helburuak zehazten ditu, ingurumenari dagokionez. Programaren bitartez bermatuko du FREMAPek Ingurumen-politikan hartutako konpromisoa betetzen duela, baita zentro orotan aldian-aldian eginiko jarraipenaren bitartez ere.

Garapen iraunkorrarekin konpromisoa

FREMAPek bere atxikimendua azaldu dio Nazio Batuen Mundu Itunari. Horren haritik, ingurumenarekiko konpromiso hirukoitza hartu du bere gain:

  • Ingurumenaren arazoei arreta egiteko irizpidea ezartzea.
  • Ingurumenarekiko arduraz jokatzea sustatzeko ekimenetan parte hartzea.
  • Ingurumenari kalte egiten ez dioten teknologien garapena eta erabilera bultzatzea.

 

FREMAPen ingurumen-politika errespetu eta Ingurumenaren garapenean datza eta ondorengo ekimenak hartzen ditu barne:

  • Ingurumen-alderdien ebaluazioa eta kontrola.
  • Adierazle eta Ingurumen helburuen ezarpena eta jarraipena.
  • Ingurumenaren prestakuntza eta sentsibilizazioa.
  • Kontrataziorako ingurumen eta eraginkortasun energetikoaren irizpideak.
  • Ingurumen-komunikazioaren kanalak.
  • Eraginkortasun energetikoaren jarduera teknikoak.

 

Ingurumen jardunbide egokiak:

  • FSC ziurtagiria paper arduradunean.
  • Ingurumenarekin arduratsuak diren erosketak.
  • Sortutako hondakin guztien bereizketa eta kudeaketa, sanitarioak, arriskutsuak eta etxeetakoak barne.