Lan-istripuaren jurisprudentzia-zikloa: In itinere
Data: Urriak 22
Ordutegia: 10:00etatik 11:00etara
Lan-istripuaren mugaketa judiziala eztabaidatzea da web-mintegien ziklo honen helburua.
4 zati ditu:
- Lan-istripuaren kontzeptua: Erregimen orokorra: Lan-istripuaren legezko definizioa landuko da, hura zehazten duten elementuak aztertuz eta gaiaren inguruan egondako epai-ebazpenen arabera.
- Lan-istripuaren kontzeptua langile autonomoen araubide berezian eta beste kasu batzuetan: Autonomoentzako lan-istripuaren nozioa, sindikatu-karguek jasandako lesioak, hainbat lanbide-talderen lanen ondorioz gertatutakoak eta salbamendu-ekintzak.
- Lan-istripua in itinere eta misioko istripua: In itinere lan-istripuaren kontzeptua eta hura osatzen duten elementuak: teleologikoa, kronologikoa, geografikoa eta modala. Lan-istripua misioan.
- Laneko gaixotasunak eta interkurrenteak. Inklusioak eta bazterketak: Laugarren eta azken saio honetan, laneko gaixotasunak, lehendik dauden gaixotasunak larriagotzearen ondoriozko istripuak eta aldi bereko gaixotasunak aztertuko dira.