Harremanetan jarri
FREMAPekin harremana errazteko, gure aplikazioetako bakoitzera sartzeko erabiltzen diren “erabiltzailea eta pasahitza” bateratzeko lanean ari gara. Azken helburua da erabiltzaile eta pasahitz bakar batekin eskura jartzen dizkizugun aplikazioen bidez eskaintzen dizkizugun zerbitzuetako edozein atzitu ahal izatea.
Aldaketa hori pixkanaka egingo da, eta, beraz, orri honetan bateratze-prozesu horrekin bat egiten duten aplikazioen berri emango dizugu. Prozesu horrek ez du esan nahi zerbitzu berrietarako sarbidea izango duzunik; izan ere, aplikazio bakoitzak alta-prozesu independentea izaten jarraituko du, FREMAPekin duzun harremanaren arabera.
Garrantzitsua da gogoan izatea erabiltzaileen prozesu bateratuan integratutako aplikazioren batean pasahitza aldatzen baduzu, aldaketa horrek automatikoki eragingo diela sisteman integratutako aplikazio guztiei.
Erabiltzaile eta pasahitz bakarreko aplikazioen zerrenda: FREMAP Zurekin eta Hornitzailearen Ataria.