Babestutako langileei aparteko laguntza eskaintzeko funtsezko organoa

FREMAPeko Prestazio Berezien Batzordea da lan-istripu edo lanbide-gaixotasun baten ondorioz premia-egoeran dauden langile babestuentzako laguntza ekonomikoak eta aparteko laguntzak aztertu, baloratu eta onartzeaz arduratzen den organoa.

Haren jarduna Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduten Mutuei esleitutako eskumenen barruan kokatzen da, eta FREMAPen laguntza-eredua bereizten duen elementua da, ikuspegi humanitario eta sozialagatik.

Batzordearen helburua

Batzordearen helburua da:

  • Gizarte Segurantzaren Sistemaren arauzko prestazioek estaltzen ez dituzten premia larriei edo apartekoei erantzutea.
  • Lan-istripu edo lanbide-gaixotasun batek langilearengan eta haren familiarengan sor dezakeen eragin ekonomiko, sozial eta pertsonala arintzea.
  • Langilearen errekuperazioa, errehabilitazioa eta laneratzea eta gizarteratzea erraztea.
  • Salbuespenezko laguntzak ematea, eta horien egokitasuna, premia eta proportzionaltasuna ebaluatzea.
  • Prestazio horiek ez dira nahitaezkoak, ezta bermatuak ere: graziazko izaerarekin ematen dira, analisi indibidualizatuaren bidez eta aldez aurretik egiaztagiriak aurkeztuta.

Prestazio osagarriak mutualitateen berezko "gizarte-laguntzako prestazioak" izenekoen barruan sartzen dira:

  • Batzordeak ekitate, behar, proportzionaltasun eta gardentasun irizpideen arabera jarduten du.
  • Lan-istripuaren edo lanbide-gaixotasunaren ondorioz beharrizan-egoeran dauden langile babestuentzat eta haien familientzat soilik.

Gaur egun prestazio bereziak arautzen dituen araudia 453/2022 Errege Dekretua

Ondorengoez osatuta dago:

  • Erakunde sindikalek izendatutako 5 ordezkari.
  • Enpresa elkartuen 5 ordezkari.

  • Batzordea hilean behin biltzen da, baita ezohiko bilkuretan ere, kasuaren premiak hala eskatzen duenean.
  • Prestazioa izapidetzeko eta baloratzeko prozesuan honako hauek sartzen dira:
1

Langileak eskaera betetzea.

2

Eskaera jasotzea eta dokumentazioa berrikustea.

3

Balioztapena

  • Batzordeak banan-banan aztertuko du kasu bakoitza.
4

Akordioa eta ebazpena

  • Onarpen osoa, partziala edo ukapena.
  • Langileari posta bidez edo telematikoki jakinaraztea.

Batzordeak onar ditzakeen laguntza motak

Batzordeak laguntza ekonomikoak edo gauzazkoak baimendu ditzake, betiere errekuperazio-prozesuarekin, istripuaren eragin sozialarekin edo langilearen bizi-baldintzen hobekuntzarekin lotuta. Ohikoenen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Zentro soziosanitario edo egoitza batean iraunaldi luzeko egonaldia ordaintzeko laguntza.
  • Langilea ospitale, zentro soziosanitario edo egoitza batera eraman eta bertako egonaldiaren eta dieten gastuak ordaintzeko laguntza, baita hura zaintzeaz arduratzen den laguntzailearenak ere.
  • Protesietarako eta arautu gabeko laguntza teknikoetarako laguntza.
  • Arautu gabeko tratamendu medikoetarako edo terapietarako laguntza. 

  • Lanbide heziketarako eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko ikastaroak.
  • Langile autonomoak bere lana egiteko erabiltzen duen lokalaren egokitzapena.

  • Ohiko etxebizitzan oztopoak kentzeko laguntza.
  • Ohiko etxebiziza egokitua erosteko laguntza.
  • Ibilgailua egokitzeko edo egokitutako ibilgailu bat erosteko laguntza.
  •  Eguneroko oinarrizko jarduerak garatzeko etxez etxeko laguntza.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzeko laguntza.

  • Heriotzagatiko laguntza osagarria.
  • Baliaezintasun handia duten pertsonak nola zaindu trebatzeko laguntza.
  • Laguntza ohiko etxebizitzaren jabetza izateko edo gozatzeko.

Balorazio irizpideak

Laguntzak onartzeko orduan, Batzordeak honako hauek aztertzen ditu:

  • Istripuaren larritasuna eta izaera.
  • Ondorioen eragin funtzionala eta soziala.
  • Langilearen egoera ekonomikoa eta premia-egoeraren balorazioa.
  • Eskatutako laguntza terapeutika- edo laguntza-helburura egokitzea.
  • Premia larria edo beharretik sortu izana.
  • Beste erakunde publiko batzuen bidez estaltzeko aukera.
  • Gastuaren arrazionaltasuna.

Prestazio Berezien Batzordea:

  • FREMAPen konpromiso soziala indartzen du.
  • Arreta humanizatzen laguntzen du.
  • Osasun- eta prestazio-baliabideak osatzen ditu.
  • Egoera bereziki gogorretan dauden langileei laguntzen die.
  • Autonomia errazten du prestakuntzaren bidez.
  • Konfiantza sortzen du enpresengan, langileengan.