Norbera babesteko ekipoei dagokien erreferentziazko araudia 2016ko martxoaren 9ko Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/425 (EB) Erregelamendua da, norbera babesteko ekipoei buruzkoa eta zeinaren bitartez Kontseiluaren 89/686/CEE Direktiba indargabetzen den.

Norbera babesteko ekipamendutzat joko dira, aipatutako Erregelamenduaren arabera:

  • pertsona batek bere osasun edo segurtasunerako arrisku baten edo hainbaten aurka babesteko jantzita edo eutsita eramateko diseinatutako eta fabrikatutako ekipamendua;
  • funtzio babeslerako funtsezkoak diren a) atalean aipatutako ekipamenduaren osagai trukagarriak;
  • a) letran aipatutako ekipoarentzako konexio-sistemetarako, baldin eta pertsona batek ez baditu eramaten edo eusten, ekipamendu hori kanpoko gailu edo egitura batera edo ainguraketa-puntu seguru batera konektatzeko diseinatuta badaude, etengabe finkatuta egoteko diseinatuta ez badaude eta erabili aurretik lotzeko maniobrarik behar ez badute.

Babes indibidualaren erabilera zeregin edo lanpostu bati lotutako arriskuak kudeatzerakoan azken aukera da, eta bere helburua da pertsona batek sufri ditzakeen kalteak minimizatzea, eta maiz, azken langa izaten da. Horregatik, ekipamenduaren aukeraketa okerrak kalte garrantzitsuak edota heriotza eragin ditzake.

Eskuliburu honi buruz

Argitalpen honek orientazioa eskaini nahi du normalean lan-inguruneetan erabilitako norbera babesteko ekipamenduen aukeraketa hoberena gauzatzeko.

Kapitulu bakoitzak hurrengoa barne hartzen du:

  • norbera babesteko ekipamendua zuzen aukeratzeko fluxu-diagrama bat;
  • norbera babesteko ekipamendu desberdinen ezaugarri garrantzitsuenak laburtzen dituen taula bat;
  • norbera babesteko ekipamenduen informazioa zabaltzen duten taula eta fluxu-diagrametan barne hartzen diren oin-oharrak.